XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAU OINAK ETA OFIZIOA EMANDA

Ofizioa: Imanolentzat, hankak eskuak baino askoz ere garrantzizkoagoak dira.

Urkorentzat, eskuak hankak baino askoz ere garrantzizkoagoak.

Doinua: Balendin Berriotxoa.

IMANOL

Ni kirolean ibili ohi naiz
nere umore onenez
ta bereziki sasoi puntuan
forma bikain on bat gordez
nola berorrek esan dun lasai
eskua hankaren ordez
hankak garrantzi gehiago dute
txirrindulari naizenez (bir).

IMANOL

Hankak garrantzi gehiago dute
esan nahi nizuke argi,
zeren eskuak bizitza hontan
ez du funtzioz gehiegi
nork ote dauka inportantzia
zuk burua erabili,
pertsona bati hankak moztuta
ezin liteke ibili (bir).

URKO

Txirrindulari zeranez gero
ez falta arrazoirikan,
ni pianoan saiatutzen naiz
hara ba txikitatikan;
beraz laguna ez banu izango
hortarako eskurikan,
bizitzak ere neretzat inolaz
ez leukake zentzurikan (bir).

URKO

Hori banekien lehendikan ere
eta mesedez barkatu
nere hitzekin hara nik ez haut
oraindikan nahi nazkatu,
neska batekin hagoenean
hara, Imanol, pentsatu
bi hankarekin hik nola Kristo
behar dioken ikutu (bir).